13. Marko teorikoa

3. Pechakucha eta liburua

Lehenengo astean ordutegi berezia izan genuen baina aste honetan behin-betiko ordutegia estrenatuko dugu. Hori bai, klaseak presentzialak eta bi ikasgeletan batera, pasaden astean bezala. Bi gelatan nire azalpenak ondo entzuteko izandako arazoak ikusita eta gela bakar batean irudia proiektatzeko baliabideak daudenez, aste honetako klaseak beste modu batez planteatu ditut:

  • Murriztu ditut denontzat eman beharreko azalpenak.
  • Kontzeptuen zerrendan egin dituzuen ekarpenak hurrengo astean komentatuko ditugu, errazagoa izango baita. Bai online bidez egongo zaretenok baita klasekoek entzun ahal izango dituzue nire komentarioak eta zuen iritziak azaldu. 
  • Pechakucha, MOOC eta liburuaren dinamika zehaztuko dugu, betebehar hauetako lana hasteko
  • Saioak 2 ordu presentzialetara (3 ordu ez-presentzialak) egokituko ditut; aste bakoitzako lana 6 ordu presentziala eta 9 ordu ez-presentziala izateko

PECHAKUCHA
  • Informatu zaitez ze nolako formatua duen aurkezpen mota hau
  • 3 ikasleen taldea osatu
  • Aukeratu gai bat, ‘Nola egiten da’ zerrendatik eta zuen izenak idatzi
  • Aurkezpenak: azaroaren 9an (A azpitaldekoak), eta 16an (B azpitaldekoak)
  • Prozesuaren islada Portfolioan agertu behar da
  • *** 30 s arkazki bakoitzarako ***
LIBURUA
  • Portfolioan:
    • Laburpen bat
    • 10 paragrafo esanguratsu aukeratu (zergatia) eta komentatu
  • Aukerak:
    • Michel Desmurget. “La fábrica de cretinos digitales”
    • Jean M. Twenge. “IGen”
    • Edgar Cabanas. “Happycracia”
    • Helena Matute. “Nuestra mente nos engaña”
    • Ramón Nogueras. “¿Por qué creemos en mierdas?”
    • Marta Peirano. “El enemigo conoce el sistema”

Beraz, hirugarren saio honetako helburuak (klasean eta klasetik kanpoko lanarekin betetzeko):
  1. Asistentziaren erregistroa
  2. Hiru kontzeptu berriei buruzko informazioa bilatu eta konpartitu: 
    1. MOOC
    2. PLE, Personal Learning Environment
    3. Discord
  3. Pechakucharen taldeak osatu eta gaiak aukeratu
  4. Liburua aukeratu
  5. Portfolioa elikatu


Iruzkinak