- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Azaroaren 9an hasten da Fakultatean bimodal formatua. A azpitaldekoak ikasgelan izango zarete eta B azpitaldekoak etxean. Hori gutxi balitz, beste bi oztopo kontuan hartu behar dugu:
- Azken orduko aldaketak egin dira GO5 taldean. Egiaztatu mesedez aldaketak ondo jaso ditudala zerrenda honetan: G5 azpitaldeak
- Horretaz aparte, konfinatuta nagoen aldetik (eta astelehenera arte ez didate emango PCRren emaitza) ezin izango naiz bertaratu. Astelehenerako soluzioa hau izango da:
- Atezainak zabaldu eta itxi egingo ditu ordenagailu gelak
- Klaseko orduetan denok konektatuta egongo gara:
- A azpitaldekoak ordenagailu gelan
- B azpitaldekoak euren etxetan
- Ni, nere etxetik konfinatuta
Beraz, denok kontektatuta izango gara klaseko orduetan, planifikatutako lana hasieratik egiten eta txat gelak erabiliz gure arteko komunikazioa bideratzeko:
- G5 taldeko txat gela: https://chat.google.com/room/AAAApLT-SMM
- G3 taldeko txat gela: https://chat.google.com/room/AAAAmtvrKG4
Saioaren zehar, abisatuko dizuet txataren bidez proba batzuk egiteko eta Meet bidez komunikazio sinkronoa martxan ipintzeko:
- Ordenagailu gelakoekin lehenengo proba bat (aurikularrak erabili beharko dituzue)
- Etxekoekin bigarren proba bat
- Denok batera
Bideokonferentzia denon artean martxan dagoenean, elkarrekin aztertuko ditugu:
- Leihoak antolatzeko erak bideokonderentzia eta lana bateratzeko
- MOOC, PLE, DigCompEdu eta Portfolio kontzeptuak. Baita kontzeptuen dokumentu komunak sortzeko arau pare bat:
- Ez itsatsi dokumentuan URL gordina, erabili esaldi bat URL horrek daukana adierazteko eta gero esaldia hiperesteka bihurtu URL gordinari lotuz
- Esteka bakoitzaren ondoan esaldi edo paragrafo txiki bat idatzi edo kopiatu edukia gainetik esplikatzeko
Baina bitartean...
PECHAKUCHA
Aurkezpenak aste honetako beste egun batean egingo ditugu, gauzak normalizatu ondoren. Bitartean sartu 'Nola egiten da?' zerrendan zutabe berri batean aurkezpenaren esteka.
MOOC
Argibideak:
- Ikastaroa, gutxienez 4 aste iraundu behar du, gutxienez 3 ordu astero
- Ez du zertan mooc.org webgunean egon behar... Hainbat erakunde daude MOOC eskaintzen: Coursera, edX, FutureLEarn,... eta munduko hainbat unibertsitatetan (Harvard, Standford, Yale,...), baita EHUK ere eskaintzen ditu (https://miriadax.net/web/universidad-del-pais-vasco/inicio)
- Aktibitatea planteatu da doaineko ikastaro bat egiteko, ez duzue ezer ordaindu behar matrikulatzeko
PORTFOLIOA
Kontzeptuak:
Kontzeptu bakoitzarako portfolioan agertu behar da:
- Definizio labur bat zure hitzetan
- Esteka bat gai horretan sakontzeko
- Zein DigCompEdu eremutan erabilgarria izango litzateke
- Zure iritzi kritikoa
Asteak pasa ahala, sortu behar duzu (kreatiboa izan) egitura bat (mapa kontzeptuala, taula, irudia,...) kontzeptuen arteko loturaz adieraziz. Gutxienez, DigCompEdu konpetentzien arabera, baina beste ardatz batzuekiko ere sailka daitezke.
Pechakucha:
Portfolioan isladatu behar da:
- Aurkezpena jarraitutako prozesua, ibilbidea
- Azken aurkezpenaren esteka
- Iritzi kritikoa
- Gaiaren loturak DigCompEduarekiko
Klasean (2 ordu) eta klasetik kanpoko (3 ordu) lanarekin betetzeko helburuak:
- Asistentziaren erregistroa (A azpitaldekoak bakarrik)
- Txata eta Meet erabiltzeko dinamika menperatu
- Pechakuchan lan egin
- MOOC ikastaroan lan egin
- Liburuarekin jarraitu
- Portfolioa elikatu
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina